“Zientzia-Industriaren Gaitasunak eta Aukerak”


Eusko Jaurlaritzarekin batera INEUSTARrek antolatutako “Zientzia-Industriaren Gaitasunak eta Aukerak” izenpean aurkeztutako jardunaldia izan zen atzo, bertan Zientzia-Industriako eragileek elkar ezagutzeko eta sektorearen egoerari eta aurrerapenei buruz eztabaidatzeko aukera izan zuten. Jardunaldian enpresa eta industria munduko nahiz zentro-teknologiko edota Unibertsitateko kideek sektorean dituzten lan erronkak helarazteko aukera izan zuten. Hitzaldien ostean mahainguru bat antolatu zen, non jardunaldira bertaratu zirenek hizlariei egindako galdera txanda hasi zen. Ekitaldi hau, etorkizunean Euskadiko Zientzia-Industriako sektoreko eragileen arteko loturak sendotuko dituen abiapuntu izan da.

Nota de prensa:hemen

 

Noticias relacionadas

Modificar cookies