TMTri buruzko azken albisteak


 

Thirty Meter Telescope (TMT), lurreko etorkizuneko teleskopio boteretsu eta aurreratuena, itopuntu fasean dago. Hawaiiko protestek Aurrera jarraitzen dute teleskopio handia eraiki nahi den lekuan, eta dirudienez, bertakoek ez dute preotestak eteteko inolako asmorik. Bere aldetik, administrazioek eta eraikuntzan interesa dutenek ere ez diote TMTari uko egiteko asmorik.

Egoera hori nola aurre egin bazkide fundatzaileek, Kaliforniako Unibertsitateak, Kaliforniako Teknologia Institutuak, Indiak, Kanadak, Txinak eta Japoniak erabakiko dute. India, aurrekontuaren % 10, 2.000 milioi dolarrekin lagundu duen herrialdeak, jendaurrean erakutsi du proiektua toki alternatibo batera eramatea defendatzen duela.

TMTaren inguruko gertaeren segida ikusirik, Kanariar erakundeek dagoeneko beharrezko urratsak eman dituzte La Palma uhartea, B Plana izan dadin, Hawaiiren toki alternatibo gisa.

 

TMT

 

Noticias relacionadas

Modificar cookies