Espainiaren parte hartzea ISFNT 14 jardunaldian


logo isfnt14

INEUSTAR/INDUCIENCIA elkarteek duten kanpo sustapen planari jarraituz, ICEX kolaborazio barruan, datorren Irailaren 22-27 bitartean Budapesten, Hungaria, ISFNT 14-an (International Symposium on Fusion Nuclear Technology) espainiaren parte hartzea antolatu da.

Fusio nuklearrarekin lotutako aurrerapen teknologiko, zientifiko eta ikerketa berrikuntza nagusiak jorratzen dituen jardunaldi garrantzitsuena da ISFNT. Bertan unibertsitate, institutu eta enpresetako fusioan adituak diren ikerlariak jartzen dira kontaktuan.

Aurreko alditan bezala, Espainiak, sektoreko kideak batuko dituen pabilioi bat edukiko du.

Pabilioian parte hartzeko ordea, ICEX-en webgunean aurkitu daitekeen inprimakian izena ematea beharrezkoa da.

Informazio gehiagorako: ICEX - ISFNT14

Noticias relacionadas

Modificar cookies