BIC Arabak 40.000 eurorekin eta CERNeko teknologiekin sustatuko du enpresen sorrera eta dibertsifikazioa


tri pioneers

BIC Arabak deialdi bat egin du INEUSTAR-ekin lankidetzan egun munduko laborategi handiena den CERN teknologietan oinarritutako enpresa-ekimen berriak garatzen laguntzeko.

Deialdi hori, #CERN2B challenge gisa etiketatua, enpresa-proiektuak dibertsifikatzeko aukera bat da ziurgabetasunez beteriko garai honetan. Gainera, enpresa berri bat edo start-up bat eratu nahi duten tituludun gazteak merkaturatzeko balioko du, arazo tekniko espezifiko bat konpondu beharko dutelako.

CERNen teknologiak hainbat alorretan aplika daitezke, hala nola, ingurumenean, aeroespazioan, medikuntzan, 4.0 industrian edo, are, kultura-ondarean. 

BIC Arabak, alegia Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak, deialdi hau abiarazi du Ineustar Zientziaren Industriako Espainiako Elkartearen eskutik, zeina CERNen Estatu mailako ekintzailetza-proiektuaren buru baita. Ekainean zehar zabalik egongo da CERN teknologiari lotutako dibertsifikazio edo enpresa-proiektu berri bat aurkezteko epea.

Proposamenik onenak CERN, Ineustar, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta BIC Araba erakundeetako ordezkariek eratutako epaimahai baten aurrean negozio-plan bat garatzeko eta aurkezteko hautatuko dira. Irabazleak Ineustar-Pioneers Basque Country programan sartuko dira, eta 40.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dute.

Horrez gain, CERNen eta Ineustarren laguntza teknologikoa eta BIC Arabaren enpresa-aholkularitza ere izango dute. Ideiak aurkeztu edo informazio gehiago nahi duten pertsona eta enpresa guztiek www.bicaraba.eus/cern2bchallenge webgunean egin ahal izango dute.

Noticias relacionadas

Modificar cookies